Gernu-aparatuaren jatorri enbriologikoa

Desberdintze sexuala eman aurreko enbrioi baten organo urogenitalen diagrama. Korda genitala gc. gisa agertzen da.
* 3. Uretra.
* 4. Gernu-puxika.
* 5. Urakoa.
* cl. Kloaka.
* cp. Klitoria edo zakila bilakatzen den elebazioa.
* i. Hestearen behealdea.
* ls. Ezpain handiak edo eskrotoa sortuko duen integumentuaren tolesa.
* m, m. Müllerren hodiak elkartuta Wolffen hodietaraino.
* ot. Obarioak edo barrabilak sortuko dituen gonaden eremua.
* ug. Sinus urogenitalis.
* W. Ezkerreko gorputz Wolffiarra.
* w, w. Ezker eta eskubiko Wolffen hodiak.

Gernu-aparatua gernua ekoizteaz, metatzeaz eta garraiatzeaz arduratzen den gorputzeko aparatua da. Sistema honek atal desberdinak ditu: bi giltzurrun, bi ureter, gernu maskuria, bi muskulu esfinter eta uretra.[1][2]

Gernu-aparatua bitarteko mesodermotik eratzen da, enbrioi barruko mesodermoaren mesodermo paraxialaren eta alboko mesodermoaren artean kokatzen den geruzatik hain zuzen ere. Lepoko eta goiko toraxeko eskualdetan bitarteko mesodermoa segmentatu egiten da, eta bertatik sortzen diren mesodermoaren segmentuak nefrotomak dira. Gainerako eskualdeetan, hau da, beheko torax, gerri eta sakro eskualdeetan, bitarteko mesodermoa ez da segmentatzen eta eratzen den egitura kordoi nefrogenoa da.

Bi motako egitura hauetatik (nefrotometatik eta kordoi nefrogenotik) garapenean zehar ditugun hiru gernu sistema desberdinak sortuko dira: pronefrosa, mesonefrosa eta metanefrosa.

Hiru sistema hauetan bi azpisistema desberdin aurkitu daitezke. Batetik, sistema iraizlea, nefronek osatua; eta bestetik, sistema biltzailea, unitate iraizleek sortzen duten gernua garraiatzeko erabiltzen dena. Gernu sistema bakoitzean beraz, sistema iraizle jakin bat eta sistema biltzaile jakin bat agertzen dira.

  1. (Ingelesez) «El aparato urinario y cómo funciona | NIDDK» National Institute of Diabetes and Digestive and Kidney Diseases (kontsulta data: 2019-03-07).
  2. W., Sadler, T.. (2016). Langman, embriología médica. (13ª ed. argitaraldia) Wolters Kluwer ISBN 9788416353484. PMC 951098665. (kontsulta data: 2019-03-07).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne